dimecres, 17 de juny del 2009

Lehenengo zirkularra

Herrialde Katalanak – Euskal Herria: Elkarbidean nazioarteko kongresua

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko katalanaren lektoretzak 2010 urterako Herrialde Katalanak – Euskal Herria: Elkarbidean nazioarteko kongresua antolatu du.

Kongresuak Aholku batzordea bat izango du, Itziar Idiazabal, Toni Strubell i Trueta, Martxelo Otamendi eta Koldo Zuazok osatua.

Kongresua non eta noiz izango den

Kongresua Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean egingo da (Unibertsitatearen ibilbidea 5 – 01006 – Gasteiz), 2010eko maiatzaren 10, 11 eta 12an.

Kongresuaren gaia

Països Catalans eta Euskal Herriaren arteko loturak aztertuko dira kongresuan, bi herri horiek historian zehar izan duten edo izan dezaketen edozein motatako harremana kontuan harturik.

Komunikazioak

Komunikazio bat aurkeztu nahi dutenek 2009ko urriaren 15a baino lehen bidali beharko dituzte izenburua eta laburpena (gehienez 30 lerrokoa). Halaber, egilearen biografiari buruzko informazio laburra ere eman beharko da, zein erakundetakoa den adieraziz eta bere datuak emanez (IFZ, posta elektronikoa, posta-helbidea eta telefonoa). Aholku batzordeak erabakiko du komunikazio horiek onartu ala ez, eta erabaki hori hilabetearen bukaeran jakinaraziko die egileei.

Katalanez edo euskara idatzitakoz komunikazioak onartuko dira.

Komunikazio horiek helbide honetara bidaliko dira: agnes@agnes.cat

Informazio gehiago:

Agnès Toda i Bonet

agnes@agnes.cat

Euskal Herriko Unibertsitateko katalanaren lektorea
2.49 bulegoa

Letren Fakultatea

Unibertsitatearen ibilbidea, 5

01006 – Gasteiz

Tel.: 0034 609547014

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada