dijous, 3 de desembre del 2009

Komunikazioak aurkezteko epeak eta argitalpen-arauak

Laburpenak bidaltzeko ezarritako helbide elektroniko berera bidaliko dira onartutako komunikazioak, eta horretarako 2010eko urtarrilaren amaiera arteko epea egongo da. Komunikazio horiek honela idatziko dira:

Letra-tipoa: Times Neu Roman 12

Tartea: 1,5

Izenburua: zentratua eta letra lodiz.

Egilea(k): izenburuaren ostean, zentraturik eta letra lodirik gabe.

Egile(ar)zen jatorria: egile(ar)zen izenaren ostean, zentraturik eta letra lodirik gabe.

Gehieneko orri-kopurua: 10

Atalen izenburuak maiuskula txikiz jarriko dira; atal horiek beste atal batzuk badituzte, horiek letra etzanez eta minuskulaz jarriko dira. Inola ere ez da introa erabiliko.

Aipatutako testu horiek, oso laburrak badira (hiru lerro edo gutxiago badituzte, non orduan kakotx baxuen artean jarriko diren), introa erabiliz eta kakotxik gabe aurkeztuko dira, eta 10 tamainako letra biribila (zuzena, ez etzana) erabiliko da beti.

Erreferentziek sistema amerikarra jarraituko dute: egilearen abizena (letra biribilez) testuaren barruan, ondoren urtea eta bi puntu, eta horren atzetik orrialdea; artikuluaren amaieran idatziko dira erreferentzia bibliografiko osoak. Adibidez:

Segons Gregori (2004: 15-23) «...». Les bases de la situació present (Zubillaga 2006: 73) són les que...

Amaierako erreferentzia bibliografikoetan argitalpen independenteen (liburu eta aldizkarien) izenburuak letra etzanez jarriko dira, eta horien barruko ikerlanenak letra biribilez eta kakotx baxuen artean:

Creus, Joan (1997), «Les relacions entre el País Basc i els Països Catalans», dins Sunyer, Pere (ed.) (1997), Actes del Segon Col·loqui Internacional de Relacions Internacionals, Barcelona, Publicacions el Misantrop, 3-26.

––––– (1981), «Cada dia una mica més», Els Dies, 65, 13-22.

Aktak, miszelaneak, lan kolektiboak eta abar argitaratzailearen izenarekin aipatuko dira testu barruan (Olesti 2005: 64-75), eta zerrendaren amaieran «ed.» argibidea jarriko da.

Olesti, Mercè (ed.) (2005), Koldo Mitxelena nahaste, II, Bilbao, Gernika Argitaldari.

Bi egile badaude, horien izenak barra etzanarekin bereiziko dira testu barruan (Urriza / Etxeberri 1998) eta zerrendaren amaieran:

Urriza, Iker / Etxeberri, Maitane (1998), Euskal Herria, Durango, Krabarroka.

Bi egile baino gehiago badago, testuaren barruan lehenengoaren abizena baino ez da jarriko, eta ondoren «et alii» (Aretxaga et alii 1977), baina amaierako erreferentzia bibliografikoetan egile guztiak agertuko dira:

Aretxaga, Itziar / Elizondo, Irati / Irizar, Mikel (1977), Euskaldunak, Iruñea, Zazpi.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada