dijous, 14 de gener del 2010

Kongresuan izena ematea

Kongresuan izena emateko ordainketa egin dezakezue dagoeneko.
Hizlariek hilabete hau bukatu orduko egin beharko dute. Ikasleek kongresuaren hasiera egunerarte izango dute ordainketa egiteko aukera (Universitat Rovira i Virgili eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei aukera askeko 2,5 kredituak aitortuko zaizkie).
Ordainagiria eskaneatu eta posta elektroniko bidez igorri behar da agnes@agnes.cat helbidera edo jarraian zehazten diren helbideetako batera:

Agnès Toda i Bonet
Despatx 2.21
Facultat de Lletres
Campus Catalunya
Av. Catalunya, 35
43002 - Tarragona

Xavier Iglesias
2.49 Bulegoa
Letren Fakultatea
Unibertsitateko ibilbidea 5
01006 – Vitoria-Gasteiz

Halaber, adieraz itzazue zuen izen-deiturak, e-posta helbidea, helbide arrunta eta zuen telefono zenbakia.

Banku-kontu: 2097 0178 110015005034 (SWIFT: CECAESMM097 / IBAN: ES0820970178110015005034). Erreferentzian jarri kongresuaren izena.

Kongresuan izen emateko prezioak jakinarazten dizkizuegu:
60 euro, hitzaldiren bat ematen dutenentzat
30 euro, hitzaldirik ematen ez dutenentzat
20 euro, ikasleentzat

URVko ikasleek apirilaren 20tik aurrera eman dezakete izena honako aplikazio honetan, kongresura joateagatik aukera askeko 2,5 kreditu lortzeko (izena emateko fitxa - kodea: 801446).

Prezio hauek maiatzaren 10eko arratsaldean emango den mokadutxo bat, kongresuan zehar egingo diren bi kontzertuetarako sarrerak eta kongresuak iraungo dituen hiru egunetako bazkaria daukate barne, bai eta izena-ematea eta ohiko ziurtagiria ere. Gainera hitzaldiren bat aurkezten dutenen artikuluak eta itzulpena formatu digitalean argitaratuko dira egileei emango zaie.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada