dimecres, 7 d’octubre del 2009

Bigarren zirkularra

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko katalanaren lektoretzak 2010 urterako Herrialde Katalanak – Euskal Herria: Elkarbidean nazioarteko kongresua antolatu du.

Kongresuak Aholku batzordea bat izango du, Itziar Idiazabal, Toni Strubell i Trueta, Martxelo Otamendi eta Koldo Zuazok osatua.


Kongresua non eta noiz izango den

Kongresua Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean egingo da (Unibertsitatearen ibilbidea 5 – 01006 – Gasteiz), 2010eko maiatzaren 10, 11 eta 12an.


Kongresuaren gaia

Kongresuak Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen arteko loturak izango ditu hizpide, hain zuzen, bi herri horiek lotu daitezkeen, lotu diren edo lotzea aurreikusten den edozein ikuspegitatik.


Komunikazioak

Jakinarazpena aurkeztea erabakitzen dutenek titulua eta laburpena (gehienez ere 30 lerro) 2009ko urriaren 25a baino lehen bidali beharko dute. Horrez gain, egilearen biografia informazioa barne hartuko da eta kide den erakundea eta horren datuak –IFZ, posta elektronikoa, posta helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia- adieraziko dira. Batzorde Aholkulariak jakinarazpenak onartzen diren edo ez erabakiko du eta urriaren amaieran egileei jakinaraziko die.

Katalanez edo euskara idatzitakoz komunikazioak onartuko dira.

Komunikazio horiek helbide honetara bidaliko dira: agnes@agnes.cat


Etorriko direla baieztatu dute

Jose Angel Irigaray, Gorka Knörr, Juantxo Skalari, Xavi Sarrià, Borja Ariztimuño, Ibon Sarasola, Maite González Esnal, Toni Strubell, Martxelo Otamendi, David Fernández, Itziar Arratibel (ESAIT), Itziar Idiazabal eta Pomadak.


Informazio gehiago

www.euskalherria-paisoscatalans.blogspot.com

Agnès Toda i Bonet

agnes@agnes.cat

Euskal Herriko Unibertsitateko katalanaren lektorea
2.49 bulegoa

Letren Fakultatea

Unibertsitatearen ibilbidea, 5

01006 – Gasteiz

Tel.: 0034 609547014

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada